Udalak Gasteizko Mugimendu Feminista zigortu du, Martxoaren 8ko grebagatik
Martxoaren 8ko Greba Feministatik 40 egun pasa direnean, Mugimendu Feministak isun ekonomikoen berri eman du. Jakinarazi dutenez, Gasteizko Martxoaren 8ko asanblada 1.450 eurorekin zigortu du Udalak.
Gasteizko Udalak isuna jarri dio Martxoaren 8ko asanbladan parte hartu duen eragile bati, Greba Feministara deitzen zuten 13 kartel jartzeagatik. Zehazki, Bilgune Feministari ezarri dio isuna.
Azaldu dutenez, martxoaren 13an iritsi zitzaion eragile honi, guztira 750 euro ordaintzera behartuz. Euskal Herriko txoko ezberdinetan ikusi diren kartel berdinak izan dira hauek, Euskal Herriko Mugimendu Feministak sinatutakoak. Kuriosoa da, baina Gasteizko Udaletxeko bulegoetan ikusi ahal izan diren kartel berdinengatik zigortu dute Bilgune Feminista.
Isun gehiago, eta azalpen eske
Baina hau ez da Gasteizko Martxoaren 8ko asanbladak jaso duen isun bakarra. Jakitera eman dutenez, beste bi emakume ere zigortuak izan dira grebaren propaganda zabalpenean laguntzegatik. Guztira, 700 euroko zigor ekonomikoa ezarri die Udalak bi emakume hauei.
Gasteizko Mugimendu Feministatik, isun ekonomiko hauen aurrean, hiru hausnarketa eta erabaki eman ditu jakitera:
- Hemendik aurrera, Gasteizko Udalak mugimendua zigortzen badu, hau salatuko dute. Isuna edo zigorra edozein izanda ere, honen berri emango dute.
- Gainera, Udalaren kontraesanak agerian utzi nahi izan dituzte. Gogor egin dute Gorka Urtaranen Gobernuaren aurka: “Mugimendu Feministaren lana aitortzea helburu zuten berdinek kriminalizatu gaituzte beste behin ere”.
- Feminismoa argi mediatikotik at geratzen den momentuan, Gasteizko Udalak mugimendua bera zigortzen duela gaitzetsi dute. Honen aurrean, azalpenak exijitu dizkiote Udalari.
”Erlazionatutakoak”
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!