Karla Berrojalbiz (Etxebizitza Sindikatua): “Alokabideren arazoaren erroa da instituzionalidade guzti hau sortua dagoela miseria mantentzeko maila jasangarri batzuetan”
Lakuan bizi den 6 kideko familia bat etxetik bota nahi du Alokabidek.
Urtebeteko ibilbidea beteko du Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak, eta etxebizitza problematikaren aurrean proletargoaren antolakuntza autonomoa aldarrikatzen dihardute. Kasu zehatz bat eman dute orain argitara. Lakua auzoan bizi den familia bat, 4 seme-alaba gazte dituena, etxetik bota nahi du Alokabidek, alokairua ordaindu ezin izan dutelako. Familiari babesa adierazi dio Sindikatuak, eta Udalari etxebizitza irtenbide iraunkorra exijitu diote.
Sindikatuko kidea den Karla Berrojalbiz izan dugu Hizpidean. Lakuako familia honen egoera azaldu digu, eta sindikatuko bilakaeran izandako beste hainbat puntu interesgarri. Haien lan partziala kokatzen duten osotasun estrategikoa ere azaldu digu Berrojalbizek.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Karla Berrojalbiz (Etxebizitza Sindikatua): "Alokabideren arazoaren erroa da instituzionalidade guzti hau sortua dagoela miseria mantentzeko maila jasangarri batzuetan"00:29:56
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!