Kalitatezko zaintza zerbitzu publikoa aldarrikatu dute Adinekoen Nazioarteko Egunean
Urriaren 1ean, Adinekoen Nazioarteko Egunean, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak omenaldi berezia egin nahi izan die Covid-aren ondorioz hil diren milaka adinekoei. Beste aldetik, errekonozimendua dierazi diete dagozkien eskubideak eta belaunaldi berrien eskubideak defendatzeko “borrokan astez aste jarraitzen duten milaka adinekoei”.
Gogorarazi dute adinekoek “gero eta zailtasun gehiago” dituztela bizi-baldintza duinak eskuratzeko, batez ere, pentsioak dituzten emakumeek edota mendekotasuna duten senitartekoak zaintzen dutuztenek.
Administrazioei eskatzen diete elkarrizketaren eta gizarte-eragileen partehartzearen bidez, zainketa publiko, hurbil eta duinen eredu bat birpentsatu eta garatzera ireki dezaten. “Eta laguntza soziosanitariorako eskubide unibertsal eta subjektiboa betetzeko baliabide material, ekonomiko eta giza baliabideak emateko eskatzen diegu”, plazaratu dute.
Era berean, pentsio publiko duin eta nahikoak eskatzen dutuzte aurten ere.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!