IRUZKINA: Ion Ansa eta Maite Asensio
Ion Ansa komunikazio-teknikariak eta Maite Asensio Berriako kazetariak egin dute gaur aktualitatearen iruzkina HIZPIDEAn. Eusko Jaurlaritzako Enplegu Sailburuordeak Lanbide zerbitzua gutxietsiz eginiko adierazpen publikoak izan ditu hizpide Ansak. Asensiok, aldiz, Espainiako Industria Ministerioak Nafarroako ETBren emisioak eteteko emandako agindua hartu du gaitzat.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!