Hala Bediko magazinak, 2017-2018 ikasturteko apustu serioa
Irailaren 18an hasiko dira Suelta La Olla eta Araba Hizpide; 25ean ekingo dio ikasturteari Kantoiak. Arrosa Sareko gainontzeko irratsaioekin elkarlana mantenduko du aurten ere Hala Bedik eta ordutegiak apenas aldaketarik gabe mantenduko dira. Hauetan parte hartzeko eta proiektuaren kide izateko aukera duzu oraindik.
Ikasturtea modu ofizialean hasi dugun arren, magazin nagusiak irailaren 18an hasiko dira emititzen, irratiko irratsaio batzuk egun martxan dauden arren. Magazinek ohiko ordutegia mantenduko dute, Araba Hizpidek aldaketa txiki batzuk izango dituen arren. Gainera, Araba Hizpiden bertan, apostu lokalak indar handiagoa hartuko du. Kantoiak, alldiz, irailaren 25ean ekingo dio kurtsoari.
Hiru hauek Hala Bediko apostuak diren arren, beste irrati batzuekin elkarlana mantenduko du Hala Bedik. Besteak beste, Suelta La Olla hasi arte, astelehenetik ostiralera Kalegorrian emitituko du Hala Bedik. Modu berean, Hala Bediko irratsaio eta magazin batzuk emitituko dituzte Arrosa Sareko beste irrati batzuek.
Suelta la Olla
Hala Bedi Bat-eko (107.4 FM edo halabedi.eus/online) magazin nagusia, gaztelaniaz.
Astelehenetik ostiralera, 10:00etattik 14:00etara.
Gaiak: Nazioartea, politika, historia, ekonomia, iritziak, zientzia, lokala…
Emaila: sueltalaolla@gmail.com
Araba Hizpide
Hala Bedi Bi.ko (88.8 FM edo halabedi.eus/online) magazin nagusia, euskaraz.
Astelehenetik ostiralera, 09:00etattik 11:00etara.
Gaiak: Nazioartea, politika, historia, ekonomia, iritziak, zientzia, lokala…
Emaila: araba.hizpide@gmail.com
Kantoia
Hala Bedi Bat-eko (107.4 FM edo halabedi.eus/online) kultura magazina, euskaraz
Astelehenetik ostiralera, 18:00etattik 19:00etara.
Gaiak: Kutura eta agenda.
Emaila: halabedi.kantoia@gmail.com
Parte hartzeko aukera zabalik
Magazin hauetan, Hala Bediko irratsaioetan, programazio komisioan, Hala Bideon, erredakzioan eta sare sozialetan… parte hartzeko aukera dago oraindik. Animatuz gero, irekita dago ikasturte berrian parte hartzeko aukera: idatzi besterik ez duzu proiektu honen parte izateko.
Gogoratu ere, irailaren 23an formakuntzarako aukera aparta duzula Oihaneder Euskararen etxean burutuko ditugun Izan Media tailerretan: irratigintza, kartelgintza, bideogintza, argazkilaritza eta prentsa&sare sozialak dira ospatuko ditugun tailerrak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!