Gasteizko Txosnetako kontzertuak: Tatxers, Sara Hebe, Zetak eta beste asko
Abuztuaren 4a eta 9a bitartean ospatzen dira Gasteizko jaiak. Aurten, pandemiak eragindako bi urteko geldialdiaren ostean, txosnak egongo dira berriro ere Gasteizko Campusean, jai herrikoi eta herri mugimenduarentzako bultzada. Bi hilabete falta diren honetan, hasi dira Gasteizko Txosnak jaietan izango dituzten kontzertuak iragartzen.
Oraingoz, hauexek dira iragarritako kontzertuak:
- Ibil Bedi: abuztuaren 5ean Nafarroako pop rock taldeak irekiko du txosnagunea.
- Willis Drummond: Baiona, rock
- Aiaraldeko Sound System: Aiaraldea, Dub soinu sistema
- Tatxers: Iruña, Punk, mod, oi! eta pop
- Sara Hebe: Argentina, hip hop
- SUA: Maruri, indie rock eta post punk
- ZETAK: Nafarroa, pop elektronikoa
- DUPLA: Agurain, musika urbanoa
- NHIL: 2020 urtean GTX banda lehiaketa irabazi zuen taldea
- Garilak 26: Bizkaia, erromeria
- Rotten XIII: Tafalla, punk rock
- DJ Bihotza
- DJ Malandro
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!