Gasteizko Txosnetako jai usaina nabari da
Entxosnatu Eguna abuztuaren 3an izango da, Elkartasun Eguna 5ean, Egun feminista 6an, Gazte Eguna 7an eta 8an Ikasle Eguna.
Gasteizko erdialdean, Andra Mari Zuriaren plazako balkoian, aurkeztu dute Gasteizko Txosnek 2019ko kartela. Kartela aurkezteaz gain, programazio osoaren berri eman dute aurkezpenean, izan ere, azken egunetan kontzertu guztiak konfirmatu dira baina datak zehazteke zeuden.
Ofizialki esan dute berria aurkezpenean: txosnagunea abuztuaren 2tik 9ra irekita egongo da, zortzi gau beraz. “Gasteizko jaiak abuztuaren 4an hasiko dira, baina guk, asteburua aitzaki, 48 ordu lehenago emango diegu hasiera”.
Egitarauari dagokionez, Entxosnatu Eguna abuztuaren 3an izango da, Elkartasun Eguna 5ean, Egun Feminista 6an, Gazte Eguna 7an eta 8an Ikasle Eguna. Aurten, gainera, bere garaian klasikoa bilakatu zen jai bat berreskuratu da: Bitsa jaia.
Bestalde, txosnagunea “eraikitzeko eta bizitza emateko lanean jardun eta jardungo diren pertsona eta kolektiboei” eskerrak emateko baliatu dute agerraldia, “hau guztia posible egiten duzuelako”. Bide batez, txosnagunean eraso sexista, homófobo, xenofobo edo arrazistak ez direla onartuko gogoratu dute.
Datozen asteetan, nobedade gehiago espero dira: Gazte Karpak ere bere egitaraua aurkeztuko du aurrerago eta Txosnisaria nork jasoko duen Gasteizko jaiak baino aste batzuk lehenago jakingo dugu.
Gasteizko Txosnak, egunez-egun
Abuztuak 2, ostirala
- 20:30 Txosnagunera kalejira Andra Mari Zuriaren plazatik.
- 21:30 Inaugurazio ekitaldia eta txosnisaria.
- 22:00 Kontzertuak: ALDAKAN BELTZ, ERATU, SU TA GAR eta DJ PEREZ TROIKA SOBIET.
Abuztuak 3, larunbata | Entxosnatu Eguna
- 10:00 Irrien Lagunak ikuskizuna.
- 12:00 Bertso Saioa.
- 13:00 Herri Kirolak.
- 14:30 Entxosnatu eguneko Bazkari Herrikoia.
- 17:00 Dantza plaza eta umeen txokoak: jolasak, ginkana, ipuin kontalaria, magoa, puxikak…
- 22:00 Kontzertuak: GARILAK 26 eta DJ MALANDRO
Abuztuak 4, igandea
- 22:00 Kontzertuak: TARA, TRIKOMA, SKABIDEAN & THE BLACK BIRDS eta AIARALDEKO SOUND SYSTEM.
Abuztuak 5, astelehena | Elkartasun eguna
- 15:00 Herri bazkaria.
- 21:30 Elkartasun eguneko ekitaldia.
- 22:00 Kontzertuak: DUPLA, ZEA MAYS eta DJ ELEPUNTO.
Abuztuak 6, asteartea | Egun Feminista
- 13:30 Marianitada.
- 15:00 Bazkari feminista.
- 16:00 Bazkaloste musikatua.
- 22:00 Kontzertuak: NERABE, TRIBADE, THE BABOON SHOW eta DJ KOMANDO KLITORIX.
- 23:30 Egun feministako ekitaldia.
Abuztuak 7, asteazkena | Gazte Eguna
- 14:30 Gazte bazkaria.
- 22:00 Kontzertuak: ANITA PARKER, ESNE BELTZA eta DJ GIMBLEE (bitsa jaia – fiesta de la espuma).
- 23:30 Gazte eguneko ekitaldia.
Abuztuak 8, osteguna – Ikasle eguna
- 14:30 Ikasle bazkaria.
- 16:30 Bertso saioa.
- 17:30 Karrikan saioa.
- 22:00 Kontzertuak: NAFARROA 1512, KOP, KALEKO URDANGAK eta ELKARR KOLEKTIBOA.
- 23:30 Ikasle eguneko ekitaldia.
Abuztuak 9, ostirala
- 22:00 Kontzertuak: GORPUZKINGZ, MAFALDA eta DJ IRREGULAR.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!