Faxismoaren aurrean elkar zaintzeko deia egin dute sexu-genero disidentziaren harrotasun egunera begira
Ekainaren 28an manifestazioa egingo dute 19:00etan Andra Mari Zuriaren plazatik. Egitarau oparoa antolatu dute E28aren aurretik eta ondoren.
Urtero bezala ekainaren 28a sexu-genero disidentzien harrotasuna erakusteko eguna izango da eta “antolatu eta borrokatzera” deitu dute Arabako kolektibo ezberdinek. Gorbeialdeako EHGAM, Lumagorri HAT, Gasteizko Bilgune Feminista, Miaukatuz, Zirriborroak, Zokorrak eta Orbain Kultur Elkartea batu dira eta elkarlanean aurkeztu dute bi asteko egitaraua, “Zaindu dezagun elkar faxismoaren kontra” lelopean.
Boleiboleko ate irekien egunak, Doku-mental proiekzioak Orbain Kultur Elkartean, Zinegoak zikloko film laburren erakusketa Urkabustaizen, hitzaldiak, elkarretaratzeak eta beste hainbat ekimen antolatu dituzte. Datorren asteazkenean, ekainaren 28an, manifestazioa burutuko dute Gasteizen, arratsaldeko 19:00etan Andra Mari Zuriaren plazatik abiatuta.
Hemen ikusi dezakezue egitarau osoa.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!