Artean genuen tokia berreskuratzea da kontalarien erronka
Itziar eta Odeirekin hitz egiten dugu gaur, Arabazan Kontalarien eskolakoak. Ipuingintzaz, ahozko trasmisioaz eta gure kulturaz hausnartzeko aukera bikaina izan dugu.
70eko harmakan aldaketa kultural nagusi anitzekin batera, ipuingintza eta ahozko trasmisioaren kultura eten zela baieztatzen dute gure gaurko gonbidatuek. Aurrerago itzulera izan zuen kontalaritzak, baina arte kategoriatik kanpo. Geroztik tresnatzat dugu gehienetan ipuingintza, modu pedagogikoan erabiltzekoa askotan. Bestalde beste arte motekin nahasi izan dute askok, kontalaritza urardotuz: ez al da antzerkia hobea? stand upa bezalakoa da ezta? performance mota bat da? Ba inondik inora ez, gure kulturaren ardatz izan da mende askoan zehar eta gure ahozko herri hezkuntza trasmisioaren mamia da, bederen.
Arabazanen erronka ugari ikusten dituzte, gai guzti hauek gaur egungo gizartean lantzeko eta zaharberritzeko (ala berrizahartzeko?) xedea daukatelarik. Helduentzako ipuinak sustatzea da bat, eta liburutegietatik at lan egitea, plaza propio bat hartuz.
Ondoren, elkarrizketa osoa entzungai:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
