Mugimendu Feministaren asanblada
Mezua:
📢Kaixo neskak*!📢
Martxoaren 8ko greba feminista arrakastatsutik hilabete pasa den honetan, eta balorazio asanblada orain dela 15 egun egin genuela, greban sortutako indar uholdearekin zer egin erabakitzeko beharra ikusi genuen. Hori dela eta azken balorazio asanblada horretan gai honi heltzeko beste asanblada hori egitearen beharra ikusi zen; bada, ailegatu da eguna: Asteazken honetan, hilak 11, hitzordua dugu19:00etan Gasteiz Txiki Auzo Elkartean (Eskola kalea, 9 behea)
Zuek guztiak han ikustea espero dugu, denok baikara beharrezkoak!
💪🏾✊🏿💪🏾✊🏿