Endavant-eko kideak Euskal Herrian dira Askapenaren eskutik
Herrialdeko Katalanetako Endavant alderdi politikoko kideak Euskal Herrian dira egun hauetan. Hitzaldi sorta bat eskeiniko dute Euskal Herriko hainbat txokotan, haien lana eta esperientziak bertako jendearekin elkartrukatzeko. Askapenako kide den Julenek eman digu honen guztiaren berri. Herrialde Katalanetan zein Europan oro har bizi den egoera politiko eta sozialaz ere jardun dugu berarekin solasean.
Hauek dira hitzorduak:
Abenduak 10, Arrasateko Irati Herriko Tabernan
Abenduak 11, goizean Gasteizko Unibertsitatean, Letren Fakultatean
Abenduak 11Algortako Abian Kultur Elkartean
Abenduaren 12an, osteguna, Zizur Nagusiko Esparru Gaztetxean
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!