Elkarrizketa sozialerako mahaia eten du LAB-ek Lakuan
LAB sindikatua elkarrizketa sozialeko mahaiaren bileran sartu da otsailaren 11n, astelehenean, protestan. Ekimen honekin, haren “izaera antidemokratikoa salatu eta bertan behera uztea” eskatu dute.
LAB sindikatuko 30 kide inguruk elkarrizketa sozialeko mahaiaren bilera oztopatzeko ekintza egin dute Gasteizen, Eusko Jaurlaritzak Lakua auzoan dituen bulegoetan. Ekimen honekin, “mahaiaren izaera antidemokratikoa eta bere helburuak” salatu nahi izan dituzte: “Langileak prekarizatu eta pobretzea ahalbidetzen du mahaiak. Iñigo Urkulluren politikak eta Confebasken planak onesteko espazioa da elkarrizketa sozialeko mahaia”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!