EHUko 12.2 artikulua aldatzeko eskatu dute Gasteizko Kanpusean
Dozenaka lagun bildu dira UIB Unibertsitateko Indar Batasunak deituriko manifestazioan. 12.2 artikulua aldatzea ikasleen “premia” bat dela adierazi dute, eta salatu dute EHU oztopoak jartzen ari zaizkiela eskaera bideratzeko. 7.500 sinadura bildu dituzte.
Bolonia prozesuaren jarraipen gisa salatu dute 12.2 artikulua manifestazioan bildurikoek. Izan ere, artikuluak zehazten du ebaluazio jarraia egiten duten ikasleek idatziz eta hilabete lehenago abisatu behar dutela azterketa deialdi batera joan ezina. UIB Unibertsitateko Ikasle Batasunak salatu duenez, ikasleen eskubideak urratzen ditu horrek.
Dozenaka lagun bildu dira UIBk deituriko manifestazio “nazionalean”, eta campusari bira eman diote protestan. “12.2 aldatu” eta “Erabakia edonoiz!” leloak nagusitu dira martxan zehar, baita “Ikasle altxa, hasi da iraultza” eta “Borroka da bide bakarra” bezalakoak ere. Datorren ikasturterako 12.2 artikulua bertan behera gelditzea jarri dute helburutzat, eta bide horretan indarrak batzera deitu dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!