Solasaldia | Txertoen kudeaketa
Txertoen kudekatean egon diren irregulartasunez aritu gara Jone Arruabarrena eta Iñigo Cabiecesekin.
Gehiago…
Gehiago…
Txertoen kudekatean egon diren irregulartasunez aritu gara Jone Arruabarrena eta Iñigo Cabiecesekin.
Alavesek ehungarren urteurrena ospatu zuen aurreko astean eta horren inguruan hitz egiteko Lander Fernandez, Iraultza 1921eko kidea, izan dugu Hizpiden.
Xabi Lasaren eskutik kolaborazioa. Brexita, Europar Batasuneko New Generation EU funtsa, Yemeneko egoera, eta Paraguain irailean jazotako gertaera izan ditugu hizpide, besteak beste.
10 urte bete ditu Jare Dantza Talde arabarrak. Orain arteko ibilbidearen inguruan eta aurre begirako erronkez aritu gara Endika Saez de Adanarekin.
Aitziber Perez de Karkamo eta Asier Etxenike izan ditugu solaskide, eta Donostin azken egunetan gertatzen ari denaren inguruan aritu gara haiekin.
Greba eguna dute gaur zaintza sektoreko langileek. ELA sindikatuko kide den Leire Gallegorekin hitz egin dugu egoera eta aldarrikapenak ezagutzeko.
Joan den astean aurkeztu zuten Gasteizko Txosnak osatzen duten eragileek 2021. urteko Banda Lehiaketa. Xehetasunak ezagutu ditugu Gazte Karpako kidea den Amaiur Arberen eskutik.
Askatasuna Kolektiborako Abokatuen taldeko Andu Martinezen kolaborazioa
Osakidetzako sindikatuek greba deitu dute urtarrilaren 28rako, baliabide gehiago eta kudeaketa egokia eskatzeko, besteak beste. LAB sindikatuko delegatua da Raul Castillo Txagorritxuko ospitalean. Berarekin hitz egin dugu egungo egoeraren inguruan.
Urtarrilaren 30erako manifestazio bateratua antolatu dute, Araba enpleguaren defentsan! Defenda dezagun enplegu duina! lelopean. Antolatzaileen artean, Aernnova, SDA Factory, Laminaciones Arregui edo Alestiseko enpresa batzordeak daude; baita SOS Ostalaritza plataforma, Arabako pentsiodunen mugimendua, kirol jardueretako langileak eta GPS (Gazte Prekarioen Sarea) ere. GPS-ko kidea den Ibon izan dugu Hizpiden.
Enpresa komiteak hainbat sindikaturekin batera salatu dutenaren arabera, Zaintzen Clace langileak presionatzen ari da azken urtean kilometraiagatik kobratutako ordainsariaren zati bat itzuli dezaten.
Andoni Olariagak bi gai ekarri dizkigu Hizpidera. Kapitolioaren asaltoaren kausa eta ondorioak aztertu ditu batetik eta Euskal Herrian ematen ari diren azken kolpe errepresiboen inguruko gogoetak elkarbanatu ditu gurekin.
Arabako SEADen Lagunen Elkartearen eta Al Borde Films ekoiztetxe bilbotarraren “Sólo son peces” film laburra Goya sarien Dokumental sailan lehiatzen diren hamar film laburretako bat da. Olatz Alonso izan dugu Hala Bediko estudiotan, Arabako SEADen Lagunen Elkarteko kidea eta “Solo son peces” pelikulako produktorea eta koordinatzailea.