[ARGAZKI GALERIA] “Aukera historikoa galdu dute”: Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aurka bozkatu du Eusko Legebiltzarrak
Gaur, maiatzak 5, Eusko Legebiltzarrean bozkatu da Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko lege proposamena: aldeko 26 boto, 47 kontra. Beraz, ez du aurrera egingo ekimenak eta ez da legea tramitera igaroko, momentuz behintzat. Aldeko botoa eman dute EH Bildu eta Podemos alderdietako legebiltzarkideek eta kontrakoa, aldiz, EAJ, PSE, PP eta VOX-ekoek.
Eusko Legebiltzarrak “herritar guztiek bizitza duina izateko behar dituzten baliabideak izateko aukera historikoa galdu duela” baieztatu dute ekimenaren bultzatzaileek, Gasteizko erdigunean jarri duten karpan egindako balorazioan. Kezka adierazi dute, gainera, parlamentu batek 22.075 pertsonaren sostengua duen ekimen bati “argudio gabe” uko egin izanagatik, eta zalantzan jarri dute jokabide hori demokratikoa ote den.
Hala ere, positiboki baloratu dute egindako bidea eta helburua gertuago dutela baieztatu dute: “orain askoz gehiago dira ekimena babesten duten pertsonak”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!