Arabako adinekoen egoitza pribatuetako eta etxebizitza komunitarioetako langileen grebak jarraipen handia izan du, sindikatuen arabera
Lehenengo Hitzarmen Probintziala lortzeko laugarren greba eguna egin dute ELAk eta LABek deituta. Gutxieneko zerbitzuak handiak izanda, greba arrakastatsutzat jo dute sindikatuek.
Arabako adinekoen egoitza pribatuetako eta etxebizitza komunitarioetako langileek greba eguna egin dute, urtea hasi zenetik laugarrena.
ELAk eta LABek deitu dute greba, “sektoreko langile prekarioenek egiten duten lan handia behingoz duindu dadin eskatzeko”. Jarraipena %100ekoa izan da harrera zerbitzuan, %70 gerokultore edo erizaintzako laguntzaileen artean, %50 osasun langileetan eta %50 teknikarietan, ELAk emandako datuen arabera.
Langileek egiten dituzten aldarrikapen nagusiak honako hauek dira: urtean lan egindako orduen jaitsiera (une honetan 1.792 ordu lan egiten dituzte), eta langileen, gerokultoreen edo erizaintzako laguntzaileen soldaten igoera, (gehienak oinarrizko soldataren 1.000 euro kobratzen baitituzte), eta langile bakoitzeko erabiltzaileen ratioak murriztea.
Grebaz gain, gaur Gasteizen langileek elkarretaratzea egin dute Albertia Campus adinekoen egoitzaren aurrean eta, handik, manifestazio bat atera da, hiriko hainbat egoitzetatik igarota, Arabako Foru Aldundira arte.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!