50 ekimen baino gehiago egongo dira Judimendiko Sugar Kultur Fest jaialdiaren baitan
30 bat eragilek hartuko dute parte. “Sugar Fest behetik jaio da, su bizian den auzotarren mugimendu sozial eta kulturaletik” diote antolakuntzatik.
50 kultur ekimen baino gehiago egongo dira maiatzaren 4tik 12ra Gasteizko Judimendi auzoan. Larunbatean abiatuko da Sugar Kultur Fest jaialdia eta asteburuko jardueretaz gain: Zazpi egunez kultura ardatz, sormen idazketa tailerrak, abesbatzekin hitzordu berezia, auzoko nagusiekin ibilbide kulturala “Judimendiko sekretuak ezagutzeko”, herri mugimendua eta auzogintza hizpide izango diuzten hitzaldiak, kontzertu eto poesia emanaldiak….
Leire Betolaza artistak azaldu duenez, egitaraua auzoak bizi duen suspertze-unearen ondorio da: “Bultzada soziala sorkuntzara bideratu nahi dugu. Urritik garatzen goazen parte-hartze zuzenaren bidez, auzotarren berezko baliabideetan oinarritzen gara”.
Guztia aurrera ateratzeko, auzoko sei gune zerrendatu dituzte, baina sorkuntza-eremu iragankorrak izateko lehen apostua egin dute. “Gure egunerokoa hobetzeko, auzokideekin elkarlanean arituz, aipatutako eremuetan eragin nahi dugu”.
Txispa batek sortzen du sugarra
Egitasmoaren zio nagusia suarekin lotutaa dago.”Sua pizten duena txinparta bat da, eta Judimendi kulturatik eta artetik piztu nahi dugu. Pieza bakoitza giltza bat da. Auzokide bakoitza. Eragile bakoitza lotzen gaituen soka bat da. Aurreikusi gabeko bazterra pizten duen sua. Guztiaren artean onena: pieza bakoitza handiagoa den sistemaren zati da. Misio bakarra espero gabeko sinergiak sortzea da, eta horixe gauzatzea espero dugu”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!