V. urteurrena ospatuko du larunbatean Sumendi espazioak
2016ko Judimendiko jaietan okupatu zutenetik aisialdi alternatiboa eskaini du Sumendik.
Larunbatean egun osoko egitaraua antolatu dute Sumendi espazioko kideek, beren 5 urteko ibilbidea ospatzeko. Proiektu eta ekimen ezberdinak burutu dituzte urte hauetan, eta jende ugari hurbildu izan da espaziora. Lehenagotik, eta batez ere pandemia garaietan, poliziaren errepresioa jasan behar izan dute, baina lortu dute egoera arraro honetan ere eskaintza ematen jarraitzea.
Larunbat honetan, ekainaren 19an, V. Sumendi Eguna ospatuko dute. Goizean antzerki saio bat izango da, «Berrogeialdiko distopia» izenekoa, eta 12.30etan betiko jolasetan arituko dira Sumendin. Arratsaldean, 17.30etan, ospakizun ibiltaria izango dute Judimendiko auzotik, erronka ezberdinekin.
Gaur Soraya Sumendiko kidea izan dugu Hizpidean, eta berak azaldu digu azken 5 urte hauetako ibilbidea, izandako erronka ezberdinak, eta larunbaterako antolatu dituzten ekimenak ere aipatu dizkigu.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!