Urtaranek debekatu egin du Txosnek antolatutako herri bazkaria
Atzo aurkeztu zuten Gasteizko Txosnek Entxosnatu eguna eta Gorka Urtaran alkateak hurrengo goizean jakinarazi du egitarauaren parte den herri bazkaria debekatu egingo duela Udalak.
Atzo, osteguna, eman zuen jakitera Gasteizko Txosna Batzordeak Entxosnatu eguna antolatu duela abuztuaren 5erako. Aurtengo jaiek ere forma berezia hartu beharko dutela jakitun eta «guztion osasuna eta zaintza» erdigunean jarriz, krisialdiari modu kolektiboan erantzun eta jaiak aldarrikapenez betetzeko egun osoko programazioa aurkeztu zuten: herri azoka, erakusketa, herri bazkaria eta manifestazioa.
Hurrengo goizean egindako prentsaurrekoan, Gorka Urtaran alkateak jakitera eman du debekatu egingo duela Txosnek antolatutako herri bazkaria. Alkatearen hitzetan, egitarauko ekintza batzuk «egin daitezke, erakusketa, adibidez; baina, beste batzuk debekatu egingo ditugu, herri bazkaria esaterako».
Datozen egunetan jakinaraziko du Txosna Batzordeak bere erantzuna.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!