UdazkenFestek azken orduko aldaketak iragarri ditu
Larunbatean ospatuko den UdazkenFest-eko antolatzaileek azken orduko aldaketak iragarri dituzte, behin betiko kartela publikatuz. Baimenak medio, eta larunbatean Gasteizen ekimen ezberdinak daudenez, aldaketa txiki batzuk egin dituzte egitarauan.
ManiFesta ez da Matxete Plazatik abiatuko. Correos plaza atzean kokatuta dagoen Olagibel kaletik hasiko da hau. Hala ere, erraz jakingo da non dagoen ManiFesta, kamioi bateko musikak animatuko baitu giroa.
Egitarauan ere aldaketa txiki batzuk egon dira. 10:30etan hastekoa zen gunea (hasiera batean Foru Plazan kokatuta zegoena), lekuz aldatu da: Plaza Berrian izango dira umeen txokoa edo «Irrien Lagunak» ikuskizunak, besteak beste.
Egunean zehar, Hala Bedik zuzeneko jarraipena egingo du sare sozialen bidez eta 11:00etatik 13:00ak arte dispertsioaren inguruko irratsaio berezia, dispertsioa pairatzen duten pertsona ezberdinak gonbidatuz.
Aitor Corresi ARABA HIZPIDEn egindako elkarrizketa entzungai, eguneko nondik norakoekin: http://halabedi.eus/2016/09/27/aitor-korres-udazkenfest-dispertsioak-suposatzen-duen-odoluste-honekin-amaitu-behar-dugu/
Gainera, kontzertuen behin betiko ordutegia jakinda, hauek iragartzeko bideoa publikatu dute:
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!