Pentsionisten mugimenduaren indar erakustaldi berria
Manifestazioak deitu zituen larunbatean pentsionisten mugimenduak Hego Euskal Herriko hiriburuetan, Gasteizen ere ehunka lagun atera ziren kalera.
Pentsionisten mugimenduak indar erakustaldia egin zuen larunbatean, milaka lagun atera ziren Hego Euskal Herriko hiriburuetara pentsio duinen defentsan. Gasteizen ere ehunka herritar atera ziren kalera.
Mezu argia luzatu zieten Madrileko Gobernuari, Eusko jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari: «Pentsioen gaiari heldu eta hauen defentsan aritzea». Gazte, ikasle eta mugimendu feministak bat egin zuten deialdi eta aldarriekin eta zutabeak antolatu zituzten manifestaziora batzeko.
Larunbateko mobilizazioak urtarrileko bigarren hamabostaldian Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitu duen Gerba Orokorraren baitan kokatu zuten. Abenduan mobilizazio gehiago iragarri dituzte Eusko jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari «pentsio duinak bermatze aldera eskura dituzten eskumen guztiak erabiltzeko» eskatzeko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!