Pentsionistek ez dute amore emateko asmorik
Astelehenero bezala, Arabako pentsionistak kalera irten dira urriko lehenengo egunean. Hala ere, oraingoan, ez dute eguerdiko elkarretaratzea egin eta arratsaldera pasa dute manifestazioa, milaka lagun bilduz Gasteizko erdialdean.
Goizean, Magdalena Valerio Espainiako Lan ministroarekin elkartu dira Euskal Herriko pentsionistak euren aldarrikapenak jarri dizkiogu mahaiaren gainean jartzeko. Ministroak, berriz, soilik KPIaren araberako hazkundea soilik bermatu dezakeela esan die.
Hori goizean izan da, eta haserrea sortu du pentsionisten artean. Batez ere, Bilbon edo Iruñean, mobilizazioak eguerdian baitituzte hiriburu horietan. Arratsaldean, berriz, Arabako txanda izan da. Bertan, milaka lagunen aurrean argi utzi nahi izan dute euren aldarrikapenekin ez dutela etsiko.
Manifestazioa egitearen arrazoia ez da kasualitatea izan. Izan ere, nagusien nazioarteko eguna da urriaren 1a. Aurrerantzean, mobilizazioekin jarraituko dute: hurrengo zita, urriaren 8an, 12:00etan Plaza Berrian.
Argazki Galeria | Hala Klik
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!