Ostegunean hasiko da 22. Korrika Amurrion
Datorren ostegunean, martxoaren 31n, Amurrion hitzordu garrantzitsua du Euskal Herriko jendarteak; izan ere, 22. KORRIKA bertatik abiatuko da arratsaldeko 16:30etan. Goizean goizetik giro ezin hobea izango da Amurrion, hainbat ekimen antolatuta baitaude.
Gaur aurkeztu dute Gasteizen 22. Korrika, 2019an hogeitabatgarrena amaitu zen plaza berean. Maialen Lujanbiok irakurri zuen orduan lekukoak zerman mezua. «Euskaldunon memorian iltzatuta geratu den Korrikaren amaiera izan genuen, itzela izan zen», esan du AEKko bozeramaile
Korrika Araban
Martxoaren 31an hasiko da 22. Korrika Amurrion, eta Donostian amaituko da hilaren 10ean, Euskal Herri osotik ibili ondoren. HitzEkin lelopean egingo dute aurten korrika. Hamaika egun eta 2.180 kilometro izango dira guztira, horietatik 330 baino gehiago Araban.
Lehen egunean, ostegunean, Amurrion hasiko da Korrika eta Aiaraldea zeharkatuko du. Hurrengo egunean, apirilaren 1ean, Gorbeialdea, Gasteiz eta Lautadatik igaroko da eta hilaren 2an Lautadatik Sakanara egingo du bidea. Araban apirilaren 6an, Korrikaren 7. egunean, izango da azkenekoz. Mendialdean, Trebiñun, Añanan eta Gorbeialdean ibiliko da egun horretan.
Amurrion hasiko da Korrika
Egun osoko jaia prestatu dute Amurrioko eta Aiaraldeko herritarrek 22. Korrikari hasiera emateko. Hasteko, txupinazoa eta kale animazioarekin girotuko da Amurrio, eta goizean hainbat ekimenek alaituko dute eguna eguerdiaren aurretik. Parrillada antolatu da, eta, era berean, herriko hainbat tabernatan bazkaltzeko aukera egongo da.
Plazan izango da hasiera ekitaldia 16:00etik aurrera, Kaitin Allendek gidatuta eta Neomak taldearen parte-hartzearekin.
Mezua lekuko barruan sartuta, lehen kilometroa Amurrioko AEK euskaltegiko sei irakasleek egingo dute. «Korrika ekimen zirraragarria da eta, horrez gain, Korrikaren atzean euskararen eta euskaldunen, euskaltzale guztien eguneroko bizitza eta euskaraz bizitzeko nahia dago», argi dute antolatzaileek.. Ideia horrekin, eta 6 lagun horien bidez, lehen kilometro horrek islatuko du alde batetik euskaraz bizitzeko kemena; eta bestetik Amurrion euskalduntze-lanak tinko aurrera egiteko Korrikak hauspo izan nahi duela.
Bizkaia bidean, lehendabiziko gauaren bila, Korrikak aurrera segitzen duen bitartean, Amurrion jaiak segituko du hainbat kontzertu eta ekitaldi tartean.
Amurrio izango da ostegun honetako protagonista nagusia, bertako herritarrek egindako lanari esker: «hilabeteetako lana izan da, auzolan erraldoia, elkarlan handia burututa»..
Azkenik, AEKko kideek gogorarazi dute Korrikaren hasiera telebistaz (baita Interneten ere) nahiz irratiz jarraitu ahal izango dela zuzenean, hainbat hedabidek egingo dituzten saioei esker, Arrosa Sareko irratiak tarteko.
Hasiera eguneko informazioa guztia, hemen: https://www.korrika.eus/eu/hasiera-eguna
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!