Maiatzaren 11n ospatuko da Hala Bedi Rock-en hamargarren edizioa
Gasteizko Gaztetxean ospatuko den Hala Bedi Rock jaialdiaren edizio berria maiatzaren 11n izango da eta Los Misterios, Jolly Rogers, Fase Bruma, Konpost, Iramo eta Paradixo taldeak egongo dira oholtzaren gainean. Ohikoa den legez, muinoko etxean orain arte aritu ez diren Arabako taldeak dira seiak.
Gasteizko Gaztetxean ospatuko den Hala Bedi Rock jaialdiaren edizio berria maiatzaren 11n izango da eta Los Misterios, Jolly Rogers, Fase Bruma, Konpost, Iramo eta Paradixo taldeak egongo dira oholtzaren gainean. Ohikoa den legez, muinoko etxean orain arte aritu ez diren Arabako taldeak dira seiak.
Maiatzaren 11n, larunbatean, Gasteizko Gaztetxean, Hala Bedi Rock jaialdiaren hamargarren edizioa egingo da. Hala, Gaztetxeko agertokitik makina bat talde igaroko dira eta rock musika izango da protagonista Gasteizko erdigunean dagoen muinoko etxe sorginduan.
Aurten, Los Misterios, Jolly Rogers, Fase Bruma, Konpost, Iramo eta Paradixo taldeek izango dira oholtza kiskaltzen eta gitarrak astintzen.
Aurtengo afixea Hala Bedi Rock jaialdiaren aurreko edizioetan parte hartu duten zenbait musikariren argazkien collage koloretsu batek osatzen du: Sumision City Blues, Libe, Giante, Flesh For Cannibals… Aurreko edizioetan, besteak beste, Obligaciones, Turboneskak, Bidelapurrak edo Izaki Gardenak taldeek jo izan dute jaialdi honetan. Ohiturari jarraituz, Gaztetxean kontzerturik eskaini ez duten taldeak izango dira protagonistak, arabarrak guztiak.
Jaialdia 18:00etan hasiko da eta sarrerak aldez aurretik Hala Bedi Tabernan eskuratu daitezke, 5 euroren truke.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!