Langile bat hil da Zanbranan baso lanetan ari zela
Istripuan hildakoa Arabako Foru Aldundiaren azpikontrata bateko langilea zen. Gehiengo sindikalak kontzentrazioa egingo du astezkenean, irailaren 8an, heriotza salatzeko.
Gaur goizean basogintzako langile bat hil da Zanbranan, lan istripuan, zuhaitzak mozteko lanetan ari zela. Arabako Foru Aldundiaren azpikontrata bateko langilea zen. Dagoeneko basogintza sektorean 6 langile hil dira aurten eta 44 langile dira, gutxienez, urte hasieratik lan istripuz Euskal Herrian hildakoak, LAB sindikatuak jakinarazi duenez.
LABen arabera, basogintza sektorean ematen ari den istripu tasa «izugarria» da, eta «bereziki larria» kasu hau, Foru Aldundia baita promotorea. ELA sindikatuak ere sektoreko lan baldintza gogorrak eta «erakunde publikoen abandonoa» salatu ditu.
Azken heriotza honen aurrean, gehiengo sindikalak kontzentrazioa egingo du etzi astezkena, irailaren 8an, 12:00etan Arabako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean, Gasteizko Probintzia plazan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!