Lan hitzarmena erdietsi dute Arabako esku-hartze sozialean
Bi urte baino gehiagoko negoziazio, mobilizazio eta hainbat greba egunen ostean, Arabako Esku-hartze Sozialaren sektoreak hitzarmen berria izango du astelehenetik aurrera. ESK, ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek eta AISA patronalak sinatu dute Arabako Esku-hartze Sozialeko III. Hitzarmena, udan aurreakordioa adostu ondoren. Mila langile inguru dira sektorean, hiru laurden emakumeak.
Lau urteko indarraldirako hitzarmena da. Besteak beste, %12,9ko soldata-igoerak izango dituzte langileek, erosteko ahalmena mantentzea bermatuz; eta urteko lanaldia 30 ordu murriztuko dute; aniztasun plusa igoko zaie; eta hobekuntza «nabarmenak» izango dituzte kontziliazioan, lizentzietan eta baimenetan.
ESK-ren ustez, akordioa «aurrerapauso handia da», negoziazioa «luzeegia» izan den arren.
Ukaezina da, LAB-en arabera, lan-baldintzak hobetzen dituela akordioak. Hala ere, patronalaren zurruntasuna salatu du sindikatuak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!