Kirol Tabernan lan-jazarpen kasu bat salatu dute
Gasteizko Laneko Autodefentsa sareak borroka prozesu bat hasi du Kirol Tabernaren aurka. Jabeak ordubetez giltzapetua izan zuen langilea tabernan. Hortik egun gutxira, kaleratu egin du.
Lan jazarpen kasu larri bat Kirol Tabernan: langileak bere lan baldintzen eta eskubideen urraketei aurre egitean, nagusiak tabernan giltzapetu eta kaleratu egin du. pic.twitter.com/kj8BuqQPWl
— Kontseilu Sozialista Gasteiz (@Kontseilua_Gast) April 14, 2023
Ordutegiak egun batetik bestera bidaltzea, hitzartutakoa baino gehiago luzatzen diren lan jardunaldiak, berandu ordaintzea. Ostalaritza sektorean oso orokortuak dauden langileen eskubideen urraketak dira, eta horrelakoak ziren lan baldintzak Kirol Tabernan ere, langile baten Gasteizko Autodefentsa Sarearen bitartez salatu duenez.
Planto egitea erabaki zuen langileak martxoan, berriro ere kobratzeko eguna pasata oraindik soldata jaso gabe. Hurrengo egunean, nagusiak eginbeharren zerrenda bat eman eta giltzapetu egin zuen tabernan ordu betez, mendeku gisa.
Hortik egun batzuetara kaleratu egin zuen, faltsuak diren arrazoiak emanda, LASen arabera.
Laneko Autodefentsa Sareak adierazi du langilearen lan-baldintzengatik eta kaleratzea inprozedentea delako, nagusiak langileari dirua zor diola. Bitartekoak jarriko dituzte martxan ordaindu diezaion.
Ez da Kirol Taberna publikoki salatu duten lehen aldia. Orain urte batzuk ere nagusiak hainbat langileri egindako erasoak salatu zituzten.
LASek «lan jazarpen larri hau eta horrelakoak irmoki borrokatzeko asmoa» adierazi du.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!