Javier Pérez de Nanclares omenduko dute abenduaren 16an Gasteizen
Javier Pérez de Nanclares Apaolaza euskal militantea eta errefuxiatu politiko ohia omenduko dute abenduaren 16an Gasteizen. Omenaldia, Auzolana pilotalekuan izango da, 19:00etan.
Azaroaren 18an hil zen Pérez de Nanclares, Mexikon: 59 urte zituen eta hilabete bat beranduago Kalera Kalera!-k omenduko du.
1978an egin zuen ihes Hego Euskal Herritik eta 1979an Venezuelan kokatu zuen bere burua, baina 1982an Ipar Euskal Herrira itzuli zen. Urtebete beranduago, 1983an, Frantzian espetxeratu zuten baina 1985ean libre geratu zen.
1987an egin zuen ihes Mexikora, eta hor egon da bizitzen gaur egun arte. Guztira, beraz, 30 urte eman ditu Mexikon. Azaroaren hasieran, bihotzekoak eman zion eta Zaintza Berezietako Unitatean egon zen koma induzituan, hil egin zen arte.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!