Herri Txikien Eguna ospatu zuten larunbatean Argantzunen
Udan sortu zen "Herri Txikiak Bat" asanblada, Arabako herri txikietako gazteak antolatu eta hauek pairatzen dituzten gabezien aurka borrokatzeko. Urriaren 12an "Herri Txikien eguna" antolatu zuten Argantzunen.
200 lagun inguru elkartu ziren larunbatean Argantzunen «Herri Txikien Eguna» ospatzeko. Udan sortu zen «Herri Txikiak Bat» asanblada hilabete luzez aritu da lanean, Urriaren 12an ospatu zuten «Herri Txikien Eguna» antolatzeko. Goizetik hasita egitarau zabala prestatu zuten «herri txikietako gazteen arteko harremanak estutzeko».
Arabako herri txikiak «inoiz baino antolatuago» daudela aldarrikatu zuten. Despopulazioa, gazteek pairatzen duten prekarizazio prozesua eta Euskararen galeraren aurka borrokatzeko prest direla azpimarratu zuten. Argantzunen bildu zirela aprobetxatuz, Trebiñu Araba dela aldarrikatzeko ere aprobetxatu zuten, auzi honen berehalako konponbidea exijitu zuten.
Argantzun, Bernedo, Buradon Gatzaga, Korres, Urizaharra, Baroja, Markinez eta Zambranako gazteak elkartu dira ekimenean, larunbateko arrakastaren ostean lanean jarraituko dute Arabako herri txikien alde.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!