Hala Bedi Tabernaren 17. urteurrena ospatuko dugu uztailaren 24an
Hala Bedi kolektiboaren zutabe garrantzitsuetako bat izan da, egun bada eta izango da taberna. Mus txapelketa, kontzertuak, ipuin kontalaria eta magoa egongo dira Kutxi 98ko tabernan.
17 urte bete ditu Hala Bedi Tabernak, Kutxi kaleko 98. zenbakian kokatuta dagoen tabernak. Ezagunak bihurtu diren afarietaz aparte, hamaika ekintza egin dira taberna barruan azken urteetan: kontzertuak, erakusketak, hitzaldi eta mahainguruak … Irratiarentzako ere eskaparate ederra izan da taberna, irratsaio ezberdinak bertan entzungai egonez edota ikasturteko parrilla bertan aurkeztuz. Hala Bedi kolektiboaren zutabe garrantzitsuetako bat izan da, egun bada eta izango da taberna.
Urteurrena ospatzeko aukeratutako data uztailaren 24a da, Santiago Eguneko bezpera. Jai eguna aprobetxatuko dugu motorrak arratsaldetik berotzeko, gaueko parrandari ateak parez pare irekiz.
Mus txapelketarekin hasiko da 17. urteurren jaia: txapelketan parte hartzeko aurretik izena ematea beharrezkoa da (Izena emateko: Hala Bedi Taberna). Txikienek -eta ez hain txikiek- ere izango dute ondo pasatzeko aukera: Ane Gebara ipuin kontalari gasteiztarrarekin girotuko dugu taberna 19:00etatik aurrera; ostean, 20:00etan, Goyo Magoaren ikuskizunarekin disfrutatuko dugu.
Gauean, aldiz, musika izango da protagonista. Lusko Fusko taldeak kontzertua eskainiko du 22:00etan eta tripa betetzen disfrutatuko dugu kontzertuarekin; izan ere, ordubete lehenago, «Brotxetada» egongo da tabernan. Luzerako joko du gauak, 00:00etatik aurrera musikak jarraituko duelako tabernan.
Egitaraua osorik
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!