Fears Away taldeak amaiera eman dio bost urteko ibilbideari
"Tristura handiarekin, min gehien ematen digun albistea eman behar dugu. Hala ere, urte hauetan egindako ibilbidearekin harro gaude". Agur gisara, bi kantuko EP-a aurkeztu dute.
Gasteizko Fears Away hardcore-metal taldeak musikagintza uztea erabaki du. Hala iragarri du taldeak berak: «Tristura handiarekin, min gehien ematen digun albistea eman behar dugu. Hala ere, urte hauetan egindako ibilbidearekin harro gaude».
Pandemiak irentsi duen beste talde bat da Fears Away: 2016an elkartu ziren hardcore eta metal doinuak uztartzeko, eta bost urte beranduago bukatutzat eman dute euren ibilbidea. Gasteizkoek The Bravest the Strongest EPa kaleratu zuten 2017an, eta Beyond Reflections iraupen luzeko lehen diskoa urtebete beranduago.
Agur gisara, Breakthrough bi kantuko EP-a aurkeztu dute. Diego Teksuorekin grabatu, nahastu eta masterizatu dituzte. «Beste modu batean esan nahiko genuke agur, baina egoera ikusita, modurik onena iruditu zaigu. espero gozatzea, talde gisa egin dugun onena baita». Jarraian dituzue entzungai:
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!