Ertzaintza Gasteizko campusean sartu da eta indarrez kanporatu ditu ikasleak
Izan da zauriturik ere. Herri Unibertsitatea izaten ari da eta ikasleek itxialdia egin dute bart Letretako Fakultatean.
Gertatutakoa salatzeko, bertan behera utzi dute Herri Unibertsitatearen gaurko egitaraua. Mobilizazioa deitu dute 13:00etan Elurretatik, “gertatutakoa eta orohar EHUren izaera poliziala salatzeko”.
Bart, Herri Unibertsitatearen karian, itxialdia egin dute ikasleek EHUk Herri Unibertsitatea antolatzeko jarritako trabak salatzeko, baita Ertzaintza lehenago campusean sartu eta hainbat lagun identifikatu izana ere. Gauean Ertzaintza berriro sartu da fakultatean eta indarrez kanporatu ditu ikasleak. Kanpoan babesa adieraztera batu diren lagunen aurka ere egin du poliziak eta gazte bat buruan zauritu du, borraz jota.
Ikasle langileen egoerarekin “kezka” adierazi dute Ikasle Abertzaleek, eta lau exijentzia egin dizkiote EHUri: polizia kanpusetik kanporatzea, masterrak doan izatea, ordaindu gabeko praktikaldiak bukatzea eta etxebizitzarako laguntzak.
Honakoak dira GEDAR LANGILE KAZETAk Gasteizko Letretan hartu ahal izan dituen azken irudiak.
Gertatzen ari zena grabatzen ari zen jendea indarrez kanporatu du Ertzaintzak. Identifikatu eta goitik behera miatu dituzte guztiak.
Fakultate barruan jarraitzen dute ikasleek. pic.twitter.com/pKFKVZiGRf
— Gedar.eus (@GedarLangileKZ) February 28, 2024
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!