Nork ematen du kalea erabiltzeko eskubidea?
Okupatu Gasteiz eta Piztu Bilbo dinamikek izandako jazarpen instituzionalaren harira, kalearen erabileraren inguruan hitz egin dugu Naroa Elortza eta Oier Azkarraga tertuliakideekin. Kaleen pribatizazioaren erantzuleak seinalatu, eta egoera aldatzeko bideez hausnartu dugu.
Bestale, klima aldaketaren inguruan agertutako azken berriak aitzaki hartuta, beroketa globalari aurre egiteko estrategiez ere hitz egin dugu. Alternatiba lokalak eta sistema aldaketa uztartzeaz, eta daukagun kontzientziazio maila aipatu ditugu, besteak beste.
Tertulia entzungai hemen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!