Langile bat hil da Zanbranan baso lanetan ari zela
Istripuan hildakoa Arabako Foru Aldundiaren azpikontrata bateko langilea zen. Gehiengo sindikalak kontzentrazioa egingo du astezkenean, irailaren 8an, heriotza salatzeko.
Gaur goizean basogintzako langile bat hil da Zanbranan, lan istripuan, zuhaitzak mozteko lanetan ari zela. Arabako Foru Aldundiaren azpikontrata bateko langilea zen. Dagoeneko basogintza sektorean 6 langile hil dira aurten eta 44 langile dira, gutxienez, urte hasieratik lan istripuz Euskal Herrian hildakoak, LAB sindikatuak jakinarazi duenez.
LABen arabera, basogintza sektorean ematen ari den istripu tasa “izugarria” da, eta “bereziki larria” kasu hau, Foru Aldundia baita promotorea. ELA sindikatuak ere sektoreko lan baldintza gogorrak eta “erakunde publikoen abandonoa” salatu ditu.
Azken heriotza honen aurrean, gehiengo sindikalak kontzentrazioa egingo du etzi astezkena, irailaren 8an, 12:00etan Arabako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean, Gasteizko Probintzia plazan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!