IRUZKINA: Gorka Bereziartua eta Igor Goikolea
Gorka Bereziartua eta Igor Goikolearen txanda izan da gaur HIZPIDEAko binakako kolaborazioen tartean. Bereziartua Argiako kazetariak Irekia Eusko Jaurlaritzaren herritarren parte-hartzerako webgunetik kendu behar izan duten galdera izan du hizpide: galderak kutsu arrazista nabarmena zuen. Igor Goikolea kazetaria, aldiz, Europan sona gutxi ixan duen berri bati buruz hitz egin du: 2001eko irailaren 11ko AEBetako atentatuen bertsio ofiziala auzitan jartzen zuten hiru kazetariren heriotza susmagarriak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!