Errekaleorreko jaiak ospatuko dituzte astebruruan
Bost urte igaro dira Errekaleorreko argi mozketatik, eta gitarau oparoa antolatu dute aurten jaietarako, data horri keinu eginez. Asteburuan zehar kontzertuak, bazkariak, azokak, tailerrak, zinema emanaldiak eta beste asko egingo dituzte.
Maiatzaren 27, 28 eta 29an ospatuko dituzte Errekaleor auzo askeko jaiak aurten. “Bost argi urte” lelopean zabaldu dute jai herrikoi eta autogestionatuen egitaraua, bost urte baitira Errekaleorrera argia moztera joan zirela Iberdrolako langileak Ertzaintzaz lagunduta, Eusko Jaurlaritzaren Industria sailaren aginduz.
Ostiralean jaiei hasiera emateko txupinazoa egingo da, eta kontzertuak eta afaria ondoren. Larunbaterako egun osoko egitaraua antolatu dute. Igande arratsaldean, garbitu ostean, zinema emanaldiarekin amaituko dira aurtengo Errekaleorreko jaiak.
Maiatzak 27, ostirala
- 17:00 Txupinazoa eta bloke-poteoa
- 21:00 Kontzertuak
- Omen
- Ginger
- Letagin
- Afaltzekoa egongo da
Maiatzak 28, larunbata
- 11:00etatik aurrera
- Azoka artisaua
- Ginakana herri gimnasioarekin
- BMX erakustaldia
- Ludoteka buruhandiak
- Bizikleta tailerra
- Marianitada eta herri bazkaria
- 16:00etatik aurrera
- Ipuin kontalariak
- Antzerkia: Prospectus Vitae
- 22:00etatik aurrera
- Mural margoketa zuzenean
- Kontzertuak
- Amanita Musikaria
- Erzio
- Mice
- Gorka Suaia
Maiatzak 29, igandea
- 17:00etan garbiketa
- 20:00etan RK-ko covid film festibala
- Palomitak, salda eta txokolatada egongo dira
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!