Ekialde Hurbileko Geopolitka Zikloa – Siriako Gerra
Zikloaren azken atala. Aurrez landutako elementuekin, Siriako Gerra eta honen garrantzia geoestrategikoa ulertzen saiatuko gara, Gorka Menendezekin.
Azken hilabeteetan Ekialde Hurbilera gerturatu gara, Gorka Menendezen eskutik. Siriako gerra ulertzea zen asmoa, eta horretarako bertan paper garrantzitsua izan duten aktore ezberdinak ezagutu ditugu, Turkia, OTAN, Iran, Kurdistan…
Aurreko ataletako oinarritik abiatuta, azken atal honetan Siriako Gerra aztertu dugu. Sortzeko arrazoiez, bilakaeraz eta gaur egungo egoeraz hitz egin digu Menendezek. Hemen entzungai azken atala.
Hemen, aurreko atal guztiak, egoera ulertzen lagunduko digutenak.
I. atala: Mundu islamikoa, mundu arabiarra eta ekialde hurbila
II. atala: Inperio Otomandarra, Sozialismo arabiarra eta Monarkia islamikoak
III. atala: Iran, ardatz txiita eta ardatz antiinperialista
IV. atala: Turkia, OTAN eta ardatz inperialista
V. atala: Kurdistan, mugimenduaren bilakaera eta Rojavako iraultza
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!