Aurrekontu “antisozialen” aurrean, greba orokorrerako deia Gasteizen
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileek ekitaldi bat egin dute Gasteizko Iradier Arenan, EAEko 2020ko aurrekontuen proiektua "antisoziala eta neoliberala" dela salatzeko. through Alea.eus
Urtarrilaren 30ean greba orokorra deituta dago Hego Euskal Herrian, “lan, pentsio eta bizitza duinen alde”. Eta gaurko mobilizazioa dinamika horren barruan kokatu dute.
Ekitaldiaren ostean, ehunka lagun manifestazioan abiatu dira Iradier Arenatik hiriko erdialdera, urtarrileko greba orokorrera begira.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!