Adurtzako Jaiak ospatuko dituzte uztailaren 8ra arte
Uztailaren 8an ospatuko dute Gazte Eguna. Dj Loro, Begitruk edo Erokomeri egongo dira oholtza gainean.
Behin Zaharraz Harroko jaiak pasata, Adurtzako jaiak ospatuko dituzte aste honetan Gasteizen. Gasteizko jai zaharrenetakoak dira, izan ere, 57 urte daramatzate jai hauek ospatzen. Aurten ere, auzoko eragile ezberdinen parte hartzearekin osatu dute programazioa: pelota txapelketa edo azken 2 urteetan auzoko motozaleen taldeak antolatu duen auto zaharren erakusketa (ez da programan agertzen). Antolakuntzako kideek adierazi dutenez, “auzoko komertzio txiki eta hostalaritzaren laguntza ezinbestekoa zaigu”.
Kontzertuei dagokienez, ostiralean eta larunbatean izango dira txosnaguneko kontzertuak: Begitruk, Dj Loro, EXK edo Erokomeri erromeriak kontzertua eskainiko dute. Aipatzekoa da ere jaien bitartean bi herri bazkari eta bi herri afari egongo direla, tartean, larunbateko gazte bazkaria eta ostiraleko presoen etxeratzearen aldeko herri afaria.
Uztailaren 3an hasi zen Gazte Astea eta aste guztain zehar, txosnagunea prestatu ahala, ekimen ezberdinak egongo dira Adurtzako auzoan, kontzertu batekin eta bi mahaingururekin osatuz aste hau..
Gazte Eguna
Ohikoa den moduan, larunbatean Gazte Mugimenduak hartuko du protagonismoa. VI. Gazte Egunerako egun osoko egitaraua antolatu dute Olarizuko Gazte Asanbladak eta Ernai Gazte Antolakundeak. Herri bazkariaren aurretik, goizean, “Adurtza Xtrem”-en parte hartzeko deia luzatu diete Gazte Asanbladako kideek Gasteizko auzo eta kuadrila ezberdinei.
Kartel guztiak
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!