Elkarretaratzea deitu dute Gasteizen Kataluniako Diada ospatzeko
Assemblea Nacional Catalana (ANC), Associación de Municipis per la Independéncia (AMI) eta Ómnium Culturalek antolatuta ospatuko da Kataluniako Diada Bartzelonan irailaren 11n. Diagonal Etorbidean burutuko da mobilizazioa “Fem la República Catalana” leloarekin, eta Plaça de les Glories eta Palau Reiala lotuko dituen Errepublika Katalanaren aldeko olatu erraldoia irudikatzea da asmoa.
Aurten, bi aldarrikapen nagusi: orain dela urtebete urriaren 1eko erreferendumean lortutako emaitza balioan jartzea eta preso politikoen askatasuna. Iazko urriaren 1eko erreferendumean argi eta garbi herri katalanak adierazitako agindua bete eta Errepublika Katalana eraikitzeko estrategian aurrera egiteko ordua dela diote antolatzaileek. Horixe da, hain zuzen ere, alderdi independentistei zuzentzen dieten mezua, “elkarren arteko borroka antzuak alde batera utzi eta egin dezatela lan estrategia komun baten alde”.
Elkarretaratzea Gasteizen irailaren 8an
Urtero legez, Bartzelonan ez dira euskaldunak faltako, eta Independentistak Sareak hitzordua jarri du hiriburuan. Bertaratu ezin direnentzako, berriz, ANC Euskal Herriak elkarretaratzeak deitu ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Gasteizko hitzordua irailaren 8an, larunbatean, izango da: 19:00etan Andra Maria Zuriaren plazan, “Kataluniar Errepublika egiten ari gara”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
