Espetxeratuta dauden Altsasuko hiru gazte Zaballan daude jada
Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea Altsasuko gazteak Zaballako espetxean daude abuztuaren 24tik eta astebete beranduago, abuztuaren 31n, Aratz Urrizola, auzi bereko gaztea, mugitu dute.

Altsasuko hiru preso Zaballan daude jada: Jon Ander Cob, Julen Goikoetxea eta Aratz Urrizola. Lehenengo biak Soto de Realgo (Madril) kartzelatik gerturatu zituzten Arabara orain dela astebete. Zazpi egun beranduago, auzi berean epaitutako Aratz Urrizola ere bertara mugitu dute, hainbat hedabidek filtratu zuten moduan. Beraz, auziko hiru gazte gutxienez Arabako espetxean daude jada.
Beste hedabide batzuen arabera, Adur Ramirez de Alda Iruñeko kartzelara hurbilduko dute.
Altsasuko zortzi gazteri kartzela zigorra ezarri zieten aurtengo ekainaren 1ean, herrian dagoen taberna batean egon zen liskar batean parte hartzea leporatuta eta Guardia Zibilen bertsioa babestuz. Espainiako Auzitegi Nazionaleko lehen aretoko epaimahaiak 79 urteko kartzela ezarri zien guztira zortzi gazteei. Zortzietatik zazpi daude espetxean.
Alfredo Remírez ere, Zaballan
Altsasuko gazteak ez dira Euskal Herriko espetxeetara hurbildu dituzten bakarrak. Abuztu erdialdean jakin izan zenez, Alfredo Remírez (@erreharria txiolaria) ere Zaballako espetxera lekualdatu zuten. Guztira, urtebete egingo du espetxean Remirezek, azaroan baitu irteera data. Basaurik, Zaragozan eta orain Araban egon da espetxeratuta.
Espetxe berdinean urteak daramatzan presoetako bat ere Txus Martin bizkaitarra da, larriki gaixorik dagoena.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
