Ensanche 21en egoitza zigilatu du GESek
Gazte Emantzipaziorako Sareak Ensanche 21en egoitza zigilatu du. Hala Bediri helarazitako ohar eta irudietan, Prado parkean kokatuta dagoen egoitzan harriak jarri dituzte atarian, “Okupazioa aurrera. Etxebizitza ez da negozioa” pankartarekin. Salatu dutenez, “ateak itxita eduki beharko lituzketen bakarrak Ensanche 21 eta etxebizitzarekin espekulatzen duten erakundeak dira”.
Oharrean gogoratu dutenez, orain dela urtebete erakunde publiko honen hiru bloke okupatu zituen GESek, hasiera batean, Udalaren iritziz, “alokairu sozialerako” bideratuta zeudenak. Orain, berriz, desalojo arriskuan dago Pinto20 bloke okupatua: gazteei bost egun eman zizkien epaitegiak etxebizitza husteko, Ensanche 21en eta Udalaren salaketa bat medio.
“Ate bat itxiko duzue baina milaka ditugu irekitzeko”, gaineratu dute.
Gaztelagun programa ere jomugan
Aurreko ostegunean, Eusko Jaurlaritzaren Gaztelagun programa salatu eta espekulazioa bultzatzen duela eman zuen aditzera Gazte Emantzipaziorako Sareak: diru publikoarekin negozioa bultzatzea leporatzen diote Lakuako Gobernuari. Gazteen ardura agintarien etxebizitza negozioa salatzea eta publiko egitea dela azpimarratu zuten.
-
Pinto 20 bloke okupatua desalojatu dezakete egun batetik bestera
- Iberdrolak argindarra moztu die Pinto eta Txikitako bloke okupatuei, Udaltzaingoaren laguntzarekin
-
Okupazioa “tresna erabilgarria dela” aldarrikatu dute gazteen blokeen okupazioaren aurkako epaiketan
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!