Itundutako ikastetxe erlijiosoetako irakasleek greba egingo dute maiatzaren 15ean eta 16an
Maiatzaren 15ean eta 16an, itundutako ikastetxe erlijiosoetako irakasleak grebara deitu dituzte sindikatuek. Kristau Eskolaren menpe dauden ikastetxeak dira hauek, aurreko martxoaren 20an kalera atera zirenak; grebak %70eko jarraipena izan zuen, sindikatuen arabera.
STEILAS, CCOO, LAB, ELA eta UGT sindikatuek ikastetxe hauetako 1.800 langileak deitu dituzte grebara Araban. Izan ere, hiru urteren ostean, sindikatuek eta patronalek ez dute hitzarmenaren gaineko akordiorik lortu. “Borondate eza” leporatu zieten sindikatuek Kristau Eskolari eta Irakaskuntza Zentroen Elkarte Autonomoari martxoko greban.
Hitzarmen berriaren aldarrikapenen artean soldatak daude. Hauek izoztuta egoteari uztea eskatzen dute irakasleek, azken hamar urteetan bere horretan mantendu baitira. Horrez gain, lan karga murriztea eskatzen dute.
Mobilizazio nazionala eta lokalak
Bi mobilizazio nagusi egongo dira. Asteartean, lehenengo egunean, manifestazio nazionala egingo dute Bilboko kaleetan. Asteazkenean, aldiz, manifestazio lokalak: Gasteizen, giza-kate batek hainbat zentro zeharkatuko ditu, San Viator iakstetxetik abiatuta eta General loma plazan amaitzeko.
Hezkuntza Publikoan, aurreakordioa
Aurreko asteetan jarrerak hurbilduak izan dituzten arren, astelehenean iritsi da akordiorako oinarria: EAEko hezkuntza publikoko lan gatazka konpontzeko hitzarmenaren oinarriak adostu dituzte Eusko Jaurlaritzak eta sindikatu gehienek. Bost sindikatu daude mahaian, eta ELAk ez beste laurek sinatu dute: LABek, Steilasek, CCOOk eta UGTk.
Akordioak dakartzan oinarri nagusiak aurreko bileran zehaztutakoak dira: ordezkapenak lehen egunetik egitea irakastaldi guztietan, behar bereziak dituzten ikastetxeetan “baliabide gehigarriak” jartzea, hiru urtekoen geletan lantaldea handitzea, baimenak hobetzea… Lan eskaintza publikoan 5.000 lanpostu baino gehiago eskaintzekoak ditu gobernuak agintaldi honetan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
