Diru bilketa kanpaina abiatu du GEU Elkarteak, “Gasteizen euskarak aurrera jarrai dezan”
Covid-19ak sortutako egoerak GEU Eelkartearen hainbat ekintza eta diru iturri bertan behera utzi ditu, tartean, Gasteizko jaietan kudeatutako txosna. Hutsune horri aurre egiteko eta urtean zehar euskara sustatzeko ekimenak finantzatu ahal izateko "crowdfunding" kanpaina abiatu dute.
Gasteizen Euskara sustatzea de GEU Elkartearen helburu nagusia, Covid-19ak sortutako egoerak, ordea, 2020rako programatutako hainbat ekintza kolokan utzi ditu. Bertan behera utzitako ekimen horietako bat GEU Elkarteak Gasteizko jaietan Aihotz plazan kudeatutako txosna izan da, urtean zehar antolatutako ekintza askoren diru iturri nagusia.
Elkarteak Gasteizko jaietan Aihotz Plazan antolatutako “Euskal Gunea” espazioaren parte da txosna hori. Espazioak milaka pertsona eta 200 bolondres baino gehiago biltzen ditu urtero.
Diru sarrera horren faltak euskara sustatzeko ekintza ugari “kinka larrian” jarri dituela azaldu dute GEU Elkarteko kideek eta horri aurre egiteko “crowdfunding” kanpaina abiatu dute. Gaurdanik hasita, abuztuaren 5era arte luzatuko da diru bilketa kanpaina. Ekarpenak internet bidez egin ahalko dira itsulapikoa.eus atarian.
Euskara sustatzea helburu
Ugariak dira GEU Elkarteak euskara sustatzeko Gasteizen burututako ekimenak, diru bilketarekin ekintza hauen jarraipena bermatu nahi dute. Hitzaldiak, ikus-entzunezkoak, mendi txangoak edota formazio saioak antolatzen ditu elkarteak besteak beste. Gainera 700 mintzalagunetik gora elkartzen ditu astero euskaraz hitz egiteko, 12-13 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako udaleku itxietak antolatzen dituzte eta “Kantari” umeentzako festibaletik 1500 ume baino gehiago igaro dira orain arte.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!