‘Ostegun Feministak’ Gasteizen, Bilgune Feministaren 15. urteurrenaren harira
2017an Euskal Herriko Bilgune Feministak 15 urte beteko ditu. Ospakizun honen harira, Gasteizen ere egitarau oparoa antolatu dute kurtso honetan zehar: OSTEGUN FEMINISTAK. «Eztabaida, borroka eta plazera gurutzatuz», hilabete amaierako ostegun bakoitzean sorginen topalekua izatea nahi dute.
Gai andanak jorratuko dituzte bertan: abenduan, ekonomia feminista; urtarrilean, emakumeak eta espetxea; otsailean, ‘Izena eta izana’ desobedientzia gidaren aurkezpena; martxoan, harreman ereduak; apirilean, kalejira eta topaketa feministak; maiatzean, sexu langileen eskubideak; ekainean, transbollomari ipuinak… Datorren ostegunean, abenduak 22, 18.00etan Gasteiz Txiki Auzo Elkartean lehen hitzordua izango dute. Bertan, ekonomia feministan emakumeon buruak ahalduntzea izango dute helburu: «Zer arraio ote da ekonomia? Zergatik ekonomia feminista? Zein da emakumeon ekarpena? Nola ulertzen dugu krisia? Zer da zaintza krisia?». Galdera hauei guztiei erantzuna ematen saiatuko dira bertan.
En 2017, Euskal Herriko Bilgune Feminista cumplirá 15 años. A raíz de esta celebración, en Gasteiz también han preparado diversas actividades a lo largo del curso: OSTEGUN FEMINISTAK. Quieren que el último jueves de cada mes se convierta en un encuentro de brujas, «a través del debate, la lucha y el placer»
En estos encuentros tratarán temas muy diferentes: en diciembre, economía feminista; en enero, mujeres y cárcel; en febrero, presentación de la guía de desobediencia ‘Izena eta izana’; en marzo, las formas de relacionarse; en abril, kalejira y encuentros feministas; en mayo, trabajo sexual y feminismo pro derechos; en junio, cuentos transbollomari… El próximo jueves, 22 de diciembre, a las 18.00 en la Asociación de Vecinos Gasteiz Txiki tendrán el primer acto, con el objetivo de empoderar a las mujeres a través la economía feminista: «Pero ¿qué diablos es la economía?, ¿por qué decimos economía feminista?, ¿cuál es la aportación de las mujeres a la misma?, ¿cómo entendemos la crisis?, ¿qué es la crisis de cuidados?». Tratarán de dar respuesta a todas estas preguntas.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!