Bi manifestazio egingo dira Gasteizen Maiatzaren Lehenean
UGTren eta CCOOren martxa Andra Maria Zuriaren Plazatik aterako da, 12:00etan; ESK, Steilas, CGT eta CNTrena, berriz, 12:30ean Europa gizarte-etxetik. through Alea.eus
Maiatzaren Lehenarekin batera bi manifestazio izango dira Gasteizko kaleetan, eguerdian. CCOOk eta UGTk deialdi bateratua egin dute Maiatzaren 1erako, Pertsonak aurretik goiburuarekin. “Aldaketa ekonomiko, politiko eta soziala aldarrikatzeko eta lanpostuak eta pertsonak gizartearen erdigunean kokatzeko” manifestazioa antolatu dute sindikatuek. 12:00etan Andra Maria Zuriaren Plazatik aterako dena.
ESKk, Steilasek, CGTk eta CNTk, berriz, manifestazioa deitu dute, 12:30ean, Europa gizarte-etxetik, Eutsi Tinko Borrokei eta Klase kontua da! leloen pean. Maiatzaren Lehena langileriaren aldarrikapen eguna izanik, aurten, kalea berriro bete behar dela azpimarratu dute. PPren eta PSOEren lan erreformak indargabetzea exijituko dute eta prekarietatarekin bukatzeko ordua dela: “Bizitza erdigunean jartzeko unea heldu da, eta era berean, bada garaia merkatu interesak zein ekonomikoak behingoz baztertzeko. Itotzen gaituen sistema honen gainetik eta bere etekinen gainetik ere gu gaude, langileok, pertsona batzuen esplotazioan oinarritzen den sistema kapitalista eta heteropatriarkala akatzeko atzera pausurik emango ez duen klase duina eta borrokalaria”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!