Azken egunetako erasoak salatzeko elkarretaratzea egin zuen Gasteizko Mugimendu feministak
Elkarretaratzea egin zuen larunbat eguerdian Gasteizko Mugimendu feministak azken egunetako eraso sexualak salatzeko.
Ertzaintzak 20 urteko gazte bat atxilotu zuen iragan urtarrilaren 31an, ostirala, emakume bati eraso egitea egotzita. Erasotzailea eta emakumea gau horretan bertan ezagutu zuten elkar eta azken honen atarian egin zuen erasoa gizonezkoak.
Gasteizko Mugimendu Feministak, eraso hau eta azken asteetan gertatutako beste erasoak salatzeko elkarretaratzea deitu zuen larunbat eguerdian Andra Mari Zuriaren plazan. Dozenaka lagun elkartu ziren “Erasorik ez erantzunik gabe” lelopean. Sexu erasoen aurrean, “autodefentsa feminista” aldarrikatu zuten.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!