Elkarretaratzea deitu du Gasteizko E28 Koordinadorak Bilboko erailketak salatzeko

Gaur, maiatzak 6, 19:00etan Andra Mari Zuriaren plazan izango da kontzentrazioa.

Grebak Mercedesen larunbatetan ABEEak iraun bitartean, malgutasunaren abusuaren aurka

LAB eta ESK sindikatuek greba deialdiak egin dituzte Mercedes-Benz enpresan: “Onartezina da enpresak larunbatetan lan egin nahi izatea aldi baterako lan-erregulazioko aldian egonda”.

[ARGAZKI GALERIA] “Aukera historikoa galdu dute”: Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aurka bozkatu du Eusko Legebiltzarrak

Eraiki gabe geldituko dira Gasteizen egitekoak ziren alokairu sozialeko 63 etxebizitza

EH Bilduk salatu duenez, Urtaran kabinetearen “gelditasunak” alokairu sozialerako 63 etxebizitza ez eraikitzea ekarri du, eta 126 gehiago eraikitzea airean utzi du. Izan ere, Gasteizko Udalak lursaila Eusko Jaurlaritzari lagatu behar zion, 2009an adostu zuten bezala, baina gaur egun Udalak ez du horrelakorik egin eta, horrela, etxebizitza sozial horiek eraikitzea eragotzi du.

La plantilla de Trelleborg Izarra convoca 8 jornadas más de huelga en defensa de su convenio, tras 9 jornadas de huelga

Es una de las principales industrias de la comarca de Gorbeialdea, empleando alrededor de 150 trabajadores y trabajadoras. El Convenio Colectivo, que finalizó el 31 de diciembre de 2020, afecta a dos tercios de la plantilla, aproximadamente. Tras más de un año de negociación del convenio, el 9 de marzo la plantilla decidió iniciar movilizaciones y huelgas.

Hitzaldi eta ekimen ugari maiatzean, Tapia Legearen aurkako manifestaziorako deia zabaltzeko

Manifestazioa deitu du Araba Bizirik plataformak maiatzaren 14rako “Lurra defendatuko dugu! Tapia Legeari ez!” lelopean. Giroa berotzeko, hainbat hitzaldi egingo dituzte datozen bi asteetan. Hilaren 7an, larunbata, bizikleta martxa ere egingo da Gasteizen.

Mobilizazio eta eztabaida ekitaldiak Gasteizen, Legebiltzarrean Oinarrizko Errenta Baldintzagabea bozkatu bezperan

Joan den urtarrilaren 4an aurkeztu zituzten Legebiltzarrean Oinarrizko Errenta Baldintzagabearen alde jasotako 22.075 sinadurak, lege-proposamen gisa izapidetu ahal izateko. Maiatzaren 5ean eztabaidatuko dute legebiltzarkideek: “beren esku dute pertsonen bizitza aldatzea, batez ere gure gizarteko ahulenena”.

Arabako kirol-jardueretako langileek grebara joko dute maiatzaren 10etik 14ra

2020ko irailean ere greba egin zuten Gasteizko kirol-jardueretako langileek. Enpresa esleipendunen eta langileen ordezkarien arteko akordiorik gabe, 11 egun igaro zituzten greban, bertan behera utzi zuten arte. Lanuzteak egin zituzten egunero horren ostean, eta baita mobilizazioak ere, baina ez dute orain arte akordiorik lortu.

Izan Bidea dinamikari bultzada emateko, mobilizazioak deitu ditu Sarek Araban maiatzaren 7an

Martxa bana egingo da Añanan, Agurainen eta Gasteizen; Izan Bidea dinamikaren eta 3.127.326km egitearen erronkaren baitan.

Etxebizitza jardunaldiak egingo dituzte Zuiako Gaztetxean maiatzaren 6 eta 7an

Zuiako Gazte Asanbladako kideek antolatu dituzte jardunaldiak. Hitzaldiak, mahainguru eta eztabaida saioen bidez etxebizitzaren problematikari heldu eta esperientziak partekatzea dute helburu, eta bazkaria eta kontzertuak ere izango dira larunbatean.

[HALA BIDEO] El Punto Fijo de Ai Laket!! sigue atendiendo todos los viernes

El Punto Fijo o Servicio de Información y Análisis de Drogas que lleva la asociación Ai Laket!! abre todos los viernes de 19:00 a 22:00 y ofrece asesoramiento y análisis de manera anónima y gratuita.

34. urtemuga ospatuko du Gasteizko Gaztetxeak apirilaren 26tik 30era

“Hogeitamalas” lelopean kaleratu dute 2022ko urtemugako egitaraua. Tailerrak, auzolana, bazkaria eta kontzertuak antolatu dituzte aste osoan zehar gaztetxearen hogeita hamalau urteak ospatzeko.

Han conseguido devolver la luz a la familia del casco viejo a la que Berakah cortó el suminsitro, mediante la “fuerza colectiva”

La Red de Vivienda Auzoan Bizi denunció el pasado 1 de abril que Berakah había cortado el suministro de luz a una familia del Casco Viejo con dos menores a su cargo, incumpliendo la moratoria estatal y vulnerando el derecho a la vivienda. Auzoan Bizi ha comunicado que han conseguido que se les restablezca la luz.

Indarkeria matxista salatzeko elkarretaratzea egin du Itaiak, asteburuan Gasteizen 4 eraso eman ostean

Lau eraso matxista salatu dira Gasteizen joan den asteburuan. Atzo, asteartea, elkarretaratze jendetsua egin zuten indarkeria matxistaren aurka, Itaiak deituta.