Ernaik Aitor eta Galderren aurkako epaia arbuiatu du elkarretaratze batean

Euskal Herriko txoko ezberdinetan mobilizatzen ari dira egun hauetan, Ernaik deituta. “Ez dugu onartzen” lelopean elkartasuna adierazi diete bi gazte arabarrei.

Urbinako txabolen arduraduna atxilotu du Espainiako Poliziak

Ustez, 63 urteko gizonezkoak lursailaren adineko jabeari iruzur egin zion txabolak eraikitzeko, eta 2.000 euro baino gehiago kobratzen zituen Legutioko Udalean erroldatzea errazteagatik.

Ekoizpena gelditu dute Michelingo grebako bigarren egunean ere

% 90etik gorako jarraipena izan du grebak sindikatuen arabera. Eguneko hiru txandetan dago deituta greba.

Azoka handia larunbatean Miguel de Cervantes herri eskolaren 50. urteurrenean

“Auzoan erein, auzoan loratu” lelopean jolasak, postuak musika emanaldiak eta beste hainbat ekintza antolatu dituzte. Ateratako dirua ikasleengan euskara sustatzeko erabiliko da.

Agerraldia egingo dute igandean Laudion Tubacexen grebako auziperatuei elkartasuna adierazteko

20 urteko espetxe zigorrak eskatzen dituzte 6 pertsonentzat, Tubacexeko langile zein Aiaraldeko bizilagunentzat, greban parte hartzeagatik. Tubacexeko lantegiaren aurrean elkartuko dira igandean 12:00etan.

Oinharri eskolak Formakuntza Barnetegia egingo du uztailean Errekaleorren

Izen emateko epea zabalik dago jadanik, “Teoria eta praktika politikoa elkarbizitzan uztartzen” formakuntzarako. Materialismo dialektikoan eta formakuntza integralean oinarritutako metodo politiko-pedagogikoa eskaintzen dute.

Pertsonen mugimendua monitorizatuko du udalak, telefonoen seinaleen bidez

Turismo Inteligentziarako Sistema izena eman dio Gasteizko Udalak “datu anonimoak” jasoko dituen plataformari.

Hasi dira aurtengo Txagoko jaiak, igandera arte luzatuko dira

Auzotar eta Gasteiztar guztiak deitu dituzte jaiez gozatzera, antolatutako ekimen ezberdinetan eta Gazalbideko parkingean dagoen Txosnagunean.

Gasteizko Michelineko plantillaren % 93ak babestu du greba eta eten egin da ekoizpena

ELA, LAB, CGT eta ESK sindikatuek deitutako lau greba egunetako lehena izan da gaurkoa eta jarraipen zabala izan du. “Merezi dugun hitzarmena” lelopean milaka langile ibili dira pikete eta mobilizazioetan.

Ehunka lagunek Zelaia eta Barbadoren askatasuna exijitu dute

ANkerkeriari Stop plataformak deituta, mila pertsona baino gehiago bildu dira Amurrion Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazte arabarrei ezarritako lau urteko espetxe zigorra salatzeko.

Kirol tabernaren aurkako elkarretaratzea Gasteizko Laneko Autodefentsa Sareak deituta

Langile bat tabernan giltzaperatua izan zuen jabeak laneko egoeragatik kexak azaldu zizkiolako.

Arabako azken lan heriotza salatzeko mobilizazioa egin dute Gasteizen

Asteazkenean garraiolari bat hil zen Agurainen. Aurten hildako bostgarren garraiolaria izan da Euskal Herrian, hilabetero bat. Aldarrikatu dute Eusko Jaurlaritza eta patronala erantzule direla.

Zer egin ahal izango da aurten Gasteizko Txosnetan?

Gasteizko Txosnek aurtengo kartela eta egunez eguneko programazioa aurkeztu dute jada. Ezpalak taldea da 42 kontzertuz osatutako eskaintza musikalaren azken baieztapena.

Frantziako tourra gelditzeko mehatxua egin du “Ertzainak Indarbidez” plataformak, beren eskakizunak bete ezean

Ehundaka ertzainek tranbia moztu zuten ia ordubetez ostegunean, lanean zeuden ertzainen txalo artean. Eusko Legebiltzarraren aurrean bildu ziren hitzarmen berria, baliabideak eta formakuntza gehiago eskatzeko.