Bi parke eoliko gehiago egiteko baimenak argitaratu ditu Arabako Foru Aldundiak hauteskundeen biharamunean: Laudion, Amurrion, Orozkon eta Aiaran

Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak salatu du udal aldaketak baliatuko dituela Arabako Foru Aldundiak proiektuekin aurrera egiteko gutxieneko gardentasun eta parte hartzerik gabe. Izan ere, 20 egunetan aurkeztu behar dira helegiteak. 12 aerosorgailu dira guztira eta Mostatxan, Peñanegran, Pagolarren, Elexazarren edota Pagonabarran jarriko lituzkete.

arabera | Belén Nevado Méndez

Hablamos sobre el teatro, el feminismo y el punk como formas de expresión y sobre todo, como herramientas de liberación.

Kirol tabernako lan jazarpenaren aurka mobilizatzera deitu du Gasteizko Laneko Autodefentsa Sareak

Ostiralean elkarretaratzea egingo dute 19:00etan Faroloian. Langile bati lan eskubide ezberdinak urratu izana salatu dute.

Sarek salatu du justizia “mendeku tresna” gisa erabiltzea Aitor eta Galderren kasuan

Epaia salatzeko deitu diren mobilizazioekin bat egin du Sarek. Guztiz zentzugabea dela esan dute, “atzera garamatzan sententzia”.

Maialen Mazonen ustezko hiltzailea espetxeratu dute

Epaileak fidantzarik gabeko behin-behineko espetxealdia ezarri dio Jaime Rocari, Maialen Mazon 32 urteko emakume gasteiztarraren hilketa matxistaren ustezko egile gisa. Akusatuak deklaratzeari uko egin dio.

Milaka pertsona Gasteizko Michelinen mobilizazioetan

Gutxiengo sindikalak deitu arren plantillaren babes zabala jaso dute protestek. Akats baten ondorioz ekainaren 5a izango da lehen greba eguna

TIRA jaialdia larunbat honetan Gasteizko Alde Zaharreko herri egituren alde

Auzoan Bizi eta Herrizoma sareek egun osoko egitaraua antolatu dute ekainaren 3rako. Etxebizitza eta elikadura arazoei kolektiboki erantzuteko apustuan jarraitzen dute.

Alfredo De Miguel espetxean sartzeko agindu du Probintzia Auzitegiak, bere alegazioak ukatu ostean

Hamabi urteko espetxe zigorra du bere gain Arabako EAJko “bigarrena” izandakoak. Eskatua duen indultu partziala tramitatzen ari dira oraindik.

Igandean agerraldi masiboa egingo dute Amurrion Aitor eta Galderri elkartasuna adierazteko

Auzitegi Gorenak lau urteko espetxe zigorra berretsi zuen bi gazte arabarrentzat. Audientzia Nazionalak espetxeratzeko errekerimendua noiz abiatuko zain daude.

[ARGAZKI GALERIA] Mila pertsonatik gora bildu dira Gasteizko erailketa matxista salatzeko

Ertzaintzak ez zuen bikotekide ohia atxilotu urtarrilean urruntze agindua urratu eta Gasteizen agertu zenean.

[TEASER] Belén Nevado Méndez | arabera

Estreno el viernes 2 de Junio

Mobilizazioak eta lau greba egun Michelinen

ELA, LAB, CGT eta ESK sindikatuek deitu dituzte greba egunak, gutxiengoan egonda. Erosteko ahalmena eta KPIa berreskuratzea eskatzen dute hitzarmen berrirako, besteak beste.

Gasteizko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu du azken hilketa matxista salatzeko

32 urteko emakume gasteiztar bat hilik agertu zen atzo Gasteizko aparthotel batean. Ustezko hiltzailea, bikote ohia, atxilotu egin dute Zaragozan, Gasteiztik ihes egiten ari zenean.

Han deshauciado sin previo aviso a dos compañeras de la red Auzoan Bizi

Han denunciado la inseguridad que viven los subarrendatarios que, “aún pagando el alquiler, no tienen garantías.”